La sala BACK en panorámico con la cocina al fondo
EKITALDIETARAKO GUNEAK BILBON
ONGI ETORRI YIMBYRA
La sala YES en formato teatro para una conferencia

1.000 METRO KOADROTIK GORA, ZURE IRUDIMENARI HEGAN EGITEN UZTEKO

El logo de YIMBY que está a la entrada de nuestro espacio

GUNE ESKLUSIBOA BILBOREN ERDIGUNEAN

LORTU BILBOKO TOPAKETA BEREZIENA

La cocina de la sala BACK preparada para un evento

ENPRESA ZARA? ANTOLATU ZURE EKITALDI KORPORATIBOA BILBON

El techo del patio YARD iluminado por la noche

ZERBITZU GUZTIAK DITU

Patio YARD de YIMBY iluminado por la noche

HARRITU YIMBYREKIN

ZERBITZU BERRIAK

BERRIRO ELKARTZEKO

Yimbyk dauden osasun-neurriak errespetatzen laguntzen zaitu, bilerak egiteko ingurune eta instalazio zabalak eskeiniz.

YIMBY LIVE

Yimby hainbat beharretara egokitzen da, aurrez aurreko eta streaming formatuko aukera hibridoei esker.

FILMAZIOAK ETA LOKALIZAZIOAK

Yimbyk diseinu berezia duten areto argitsuak ditu, zure filmazioak eta kokapenak desberdinak izan daitezen.

EKITALDIAK

Yimbyk “normaltasun berrira” egokitzeko behar den guztia moldatu du, ekitaldi presentzialei berriz ekin diezaiozun.

COOK IN YIMBY

Yimbyn, ekitaldi gastronomikoak egiteko sukalde bat jarri dugu zure esku.

YIMBY STREET

Yimbyk kaleko espazio bereziak eskaintzen dizkizu “giltza eskura” metodoa erabiliz.

ZERBITZU GUZTIAK DITU

EDOZEIN EKITALDITARAKO BEHAR DIREN OSAGARRI GUZTIAK

Ekitaldi arrakastatsua izateko beharrezkoak diren zerbitzuak bilatzea eta kontratatzea benetako buruko mina izan daiteke. Yimbyn arazo hori konpontzeko, zure beharretarako zerbitzurik onenak proposatzen dizkizugu.

Zerbitzu horiek, kasu batzuetan, gure aretoen alokairuekin barne sartzen dira; beste batzuetan, zure gainbegiradapean, ad hoc kontratatzekoak dira; eta, beste batzuetan, gure esperientziari erantzuten diote. Horri esker, catering-kontzeptu berriak sortu ditugu, hala nola Street Food, eta ospe handiko hornitzaileak ere izan ditugu.

GUNE BEREZIEN MULTZOA

Zure beharretara egokitua, antolatzen duzun ekitaldiari esklusibotasuna eman diezaiozun. Bost areto molduragarri eta aldakorretan, zure ekitaldira egokitzeko.

Leku ezin hobea zure ekimen eta ideia guztiak gauzatzeko: showroomak, pop up store, aurkezpenak, tailerrak… Kokapena: Rampas Uribitarte 1. kalean.

Beste Yimby bat, Bilboko eraikin enblematiko batea, SOTA jauregian. 225 m karratu, lau aretotan banatuta, zure beharren arabera konbina daitezkeenak.

ZERGATIK YIMBY?

MALGUA DELAKO

Proposatzen diguzun ideia bakoitza erabat desberdina izango dela badakigulako. Zerbitzu eta erraztasun guztiak dauzkagu zure ekitaldia egiteko, irtenbideak sormen-plus batekin esploratzen, baina, aldi berean, zure konfiantzazko hornitzaileak ekartzeko aukera ematen, nahiago baduzu.

BALIO ANITZEKOA DELAKO

Gunea ekitaldira egokitzen da, eta ez alderantziz. Halakoa da Yimby! Zure beharretara, zure ideiara, egokitu behar dutenak guk izan nahi dugu, eta ez zu dagoen tokira moldatu behar duena. Hori dela-eta, gure aretoak konbinatu egiten dira eta elkarren osagarri dira, ekitaldira alderdi guztietan egokitzeko.

KOKAPEN BIKAINA DUELAKO

Ezin hobeto kokatuta dago, Bilboren erdigunean. Federico Moyua plazan, hiri-garraio guztietatik gertu-gertu eta bai zenbait aparkaleku publikotatik ere. Hartara, zure ekitaldira doazen pertsonak nahi duten moduan joan ahal izango dira, metroz, autobusez, taxiz edo bai beren ibilgailuan ere.

DISEINUA ETA ARGIA IKUSGARRIAK DIRELAKO

Areto guztiek egun-argia dute, baina patioa… patioa leku magikoa da, eta benetan harro sentiarazten gaitu. Gure patioa, “Promesen basoa”, Yimbyren irudia da: estalki beiraztatua du eta argi-parrastada, erabat desberdina den diseinu bat argiztatzeko. Etor zaitez, zuk zeuk ikusteko.

GURE AZKEN EKITALDIAK

GUREGAN KONFIANTZA IZAN DUTE

Note: Carousel will only load on frontend.

En Yimby hemos aplicado una serie de medidas de seguridad sanitarias para que tus eventos, presenciales o híbridos, sean seguros.

X