Hemen da etorkizuna: ekitaldi hibridoak, aurrez aurrekoak eta streaming-en.

“Normaltasun berriak” kontzeptu berria ekarri du aurrez aurreko marketinera: ekitaldi hibridoak. 

Ikuspegi berria ekitaldi tradizionalari, eta bertan bi beharri erantzuten zaie:

          * Ekitaldian fisikoki egonda gozatu nahi duten parte-hartzaileena.

          * Eta bulegotik edo etxetik parte hartu nahi dutenena, komunikazio-inpaktu berberaz gozatuz.

#Yimby #eventos #Bilbao #comunicación #marketing #espacios #paisvasco #organizacion #eventoshíbridos #eventovirtual #webinar #virtual #online #eventosonline #yimbylive #streaming #marketingonline

Proposamen mistoa da, espazio fisikoaren alde onena egun eskuragarri dauden konponbide digitalekin konbinatzen duena, eta era berean zirraragarriak diren bi esperientzia eragiten dituena, bai aurrez aurre dauden parte-hartzaileentzat, bai eta urrunetik konektatuta parte hartzen dutenentzat ere.

#Yimby #eventos #Bilbao #comunicación #marketing #espacios #paisvasco #organizacion #eventoshíbridos #eventovirtual #webinar #virtual #online #eventosonline #yimbylive #streaming #marketingonline

500 lagun ere sartzeko edukiera izanda, eta baliabide teknologiko egokiz (kamerak, fokuak…) hornitutako areto fisiko baterako sarbidea edukita, zure ekitaldia online ezagutarazi eta sustatu ahal izango dugu, kalitate handienarekin, eta pieza ahaztezina, entretenigarria eta erabilgarria ekoizten lagunduko dizugu, zure enpresaren erakunde-irudiaren zati izatera igaroko dena.

Hartara, zure aurrez aurreko ekitaldiaren emaitzak biderkatu ahal izango dituzu, gune seguru eta inspiratzaile batean, ikus-entzunezko tresnekin, pertsona gehiagorengana iristeko urrunetik konektatuta. Prozesuan lagun egingo dizugu, bi munduen alde onenak konbinatzeko, eta aurrez aurreko eta online publikoarentzat ekitaldi hibrido gogoangarri baten esperientzia diseinatzeko.

Zure ekitaldi hibridoak ikus-entzunezko pieza bat sortuko du, ekitaldiari era digitalean jarraipena emateko eta zure sare sozialetan elkarrizketa sortzen jarraitzeko bidea emango duena. Eta hori guztia, jasangarritasun handiago bati laguntzen, joan-etorriak murriztean eta zure edukietara heltzea erraztean.

Barne hartzen dituen zerbitzuak:

*  Areto fisikoa. Aukeratu erabilgarri dauden areto desberdinen artean. Edukiera desberdinak dituzte, distantzia gordetzeko arauak bete eta aurrez aurreko ikus-entzuleak hartzeko.

*   Areto birtuala. Yimby Livek zuzenean ematen du zure ekitaldia, baliabide desberdinak erabiliz eta ahal den argiztatze onenarekin. Hartara, areto birtual eta interaktibo bihurtzen da, non urrunetik konektatuta dagoen publikoa ekitaldiaren zati sentitzen den.

*   Ekitaldi birtualaren garapena bermatzen duten komunikazioak. Abiadura handiko wifi linea parte-hartzaileentzat eta kable bidezko konexio dedikatua, ekitaldi hibridoko irudiaren egonkortasuna eta soinua ziurtatzen duena.

* Streaming-aren kudeaketa, online ekitaldia pertsonalizatuta zure irudi korporatiboarekin.

* Sare sozialetan kaleratzea. Eman argitara edukia zure sare sozialetan, era erraz eta profesionalean.

Zerbitzuak nahierara:

*   Ikus-entzunezkoak. Sustatu zure aurrez aurreko ekitaldia, beharrezko jotzen dituzun argiak, proiektoreak indartuta.

* Muntaketak neurrira. Aukeratu altzariak, oholtza, dekoratuak, eszenografiak… Esaguzu zer behar duzun.

* Postprodukzio-zerbitzuak. Eraldatu ekitaldiko zure bideoa eta pieza digital bat edo batzuk lortu zenbait formatutan, Interneten kaleratzeko prest: inkrustrazioak, azpitituluak, kartelak, laburpen-bideoa eta abar.