EKITALDIAK

Gure betiko ekitaldiak

Betiko aurrez aurreko ekitaldiei berriro heltzea gure guneetan posible da jada; izan ere, ez dezagun ahaztu ezerk ezin dituela ordeztu pertsonen arteko topaketak, topaketa positiboak, Yimbyren gure esloganak adierazten duen moduan: “Welcome to positive encountering”.

Ikusi ahal izango duzun moduan, gure areto bereziak Bilboko erdigune bete-betean daude, 0 kilometroan, eta zabalak dira, irekiak, argitsuak eta toki nahikoa dutenak osasun-arau guztiak betetzeko. Gainera, gure gune guztietarako martxan jarri ditugu desinfekzio- eta garbiketa-errefortzuak.

Barne hartzen dituzten zerbitzuak:

*   Gune seguruak eta osasungarriak. Gure guneak seguruak eta osasungarriak dira, eta garbiketa- eta desinfekzio-neurriak handiak dira.

*   Dentsitate altuko wifia, sarbide-puntu desberdinak dituztenak aretoetan banatuta, eta banda bikoitzeko teknologia, 2,4 Ghz eta 5 Ghz-koa.

* Aholkularitza profesionala, ekitaldia diseinatu eta antolatzeko.

* Diseinuko altzariak barne hartuta.

*   Sukalde propioa eta panoramikoa.

* Yard aretoa, gure patio ikusgarria, argi naturala eta 15 metro baino gehiagoko altuerako sabai-leihoarekin.

Zerbitzuak nahierara:

*   Catering-a. Indarrean dagoen osasun-araudia betetzen duten enpresei kafe-zerbitzua kontratatzeko aukera.

*   Konponbide teknologiko guztiak zure esku, dela bakarkako konexioa sarera streaming-erako, dela wifi sare pertsonalizatua.

*   Edozein sektoretako hornitzaileak zure agindura.

* Zure ekitaldia esperientzia ahaztezina izateko bururatzen zaizun edozein zerbitzu.

En Yimby hemos aplicado una serie de medidas de seguridad sanitarias para que tus eventos, presenciales o híbridos, sean seguros.

X