La sala BACK en panorámico con la cocina al fondo
EKITALDIETARAKO GUNEAK BILBON
ONGI ETORRI YIMBYRA
La sala YES en formato teatro para una conferencia

1.000 METRO KOADROTIK GORA, ZURE IRUDIMENARI HEGAN EGITEN UZTEKO

El logo de YIMBY que está a la entrada de nuestro espacio

GUNE ESKLUSIBOA BILBOREN ERDIGUNEAN

LORTU BILBOKO TOPAKETA BEREZIENA

La cocina de la sala BACK preparada para un evento

ENPRESA ZARA? ANTOLATU ZURE EKITALDI KORPORATIBOA BILBON

El techo del patio YARD iluminado por la noche

ZERBITZU GUZTIAK DITU

Patio YARD de YIMBY iluminado por la noche

HARRITU YIMBYREKIN

ZERBITZU BERRIAK

BERRIRO ELKARTZEKO

Osasun-gomendioak direla-eta, zure enpresako aretoak txiki gelditu badira, antolatu zure bilerak Yimbyn.

YIMBY LIVE

ekitaldi hibridoak Yimbyn. Aurrez aurrekoak eta streaming-en, behar guztiei erantzun ahal izateko.

FILMAZIOAK ETA LOKALIZAZIOAK

Areto argitsuak, diseinu berezia dutenak eta bai zure filmazioak eta lokalizazioak desberdinak izan daitezen behar duzun guztia ere.

EKITALDIAK

Heldu berriro betiko aurrez aurreko ekitaldiei gure aretoetan, “normaltasun berrira” egokituta.

COOK IN YIMBY

Yimby-k ekitaldi gastronomikoak aurrera eramateko sukaldea eskura jartzen dizu

YIMBY STREET

Yimby-k gune paregabeak eskaintzen dizkizu, kalean bertan, “giltza eskuan” metodoaren bidez.

ERBITZU GUZTIAK DITU

ZEINAHI EKITALDITARAKO BEHAR DIREN OSAGARRI GUZTIAK

Ekitaldi batek arrakasta izan dezan beharrezkoak diren zerbitzuak bilatu eta kontratatzea erabateko buruhaustea izatera hel daiteke. Yimbyn arazo horren konponbidea dugu: egon daitezkeen zerbitzu onenak proposatzen dizkizugu dauzkazun beharretarako.

Kasu batzuetan, zerbitzu horiek gure aretoak alokatzearen barnean daude; beste batzuetan, ad hoc edo berariaz kontratatu beharrekoak dira, zuk gainbegiratuta; eta beste batzuetan, gure eskarmentuari erantzuten diote. Eskarmentu horri esker, hain zuzen, cateringeko kontzeptu berriak sortu ahal izan ditugu, hala nola Street Food esaten dioguna, eta itzal handiko hornitzaileak eduki ahal izan ditugu.

UNE BEREZIEN MULTZOA

Zure beharretara egokituta, antolatzen duzun ekitaldiari esklusibotasun-ukitua emateko. 1.200 metro koadro, modulatu ahal diren eta moldakorrak diren bost aretotan. Konbinatu eta zure ekitaldira egokitu ditzakezu.

Leku ezin hobea da mota guztietako ekimenak eta ideiak gauzatzeko: showroomak, pop up store, tailerrak, aurkezpenak, outletak… Kalean bertan kokatuta, Uribitarte Erranpletan, 1.ean.

Yimby bat beste eraikin enblematiko batean, SOTA eraikinean, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusian bertan. 225 metro koadro, erabilera anitzeko lau aretotan banatuta. Zure beharren arabera konbina daitezke.

ZERGATIK YIMBY?

MALGUA DELAKO

Proposatzen diguzun ideia bakoitza erabat desberdina izango dela badakigulako. Zerbitzu eta erraztasun guztiak dauzkagu zure ekitaldia egiteko, irtenbideak sormen-plus batekin esploratzen, baina, aldi berean, zure konfiantzazko hornitzaileak ekartzeko aukera ematen, nahiago baduzu.

BALIO ANITZEKOA DELAKO

Gunea ekitaldira egokitzen da, eta ez alderantziz. Halakoa da Yimby! Zure beharretara, zure ideiara, egokitu behar dutenak guk izan nahi dugu, eta ez zu dagoen tokira moldatu behar duena. Hori dela-eta, gure aretoak konbinatu egiten dira eta elkarren osagarri dira, ekitaldira alderdi guztietan egokitzeko.

KOKAPEN BIKAINA DUELAKO

Ezin hobeto kokatuta dago, Bilboren erdigunean. Federico Moyua plazan, hiri-garraio guztietatik gertu-gertu eta bai zenbait aparkaleku publikotatik ere. Hartara, zure ekitaldira doazen pertsonak nahi duten moduan joan ahal izango dira, metroz, autobusez, taxiz edo bai beren ibilgailuan ere.

DISEINUA ETA ARGIA IKUSGARRIAK DIRELAKO

Areto guztiek egun-argia dute, baina patioa… patioa leku magikoa da, eta benetan harro sentiarazten gaitu. Gure patioa, “Promesen basoa”, Yimbyren irudia da: estalki beiraztatua du eta argi-parrastada, erabat desberdina den diseinu bat argiztatzeko. Etor zaitez, zuk zeuk ikusteko.

Hiriko jendartearekin kultura eta talentua partekatzea da “Musu truk” klubaren egitasmoa.

Gure helburua: hazkuntza intelektuala lortzea, ekintzetan parte hartzen duen jendarteak sortzen duen sinergietatik eratorria dena.